XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herrialde hau inperio zentralen aliatu gisa zegoen gerran.

Halaber, 1914tik Turkiak itxita zeukan Itsaso Beltzeko pasabidea zabaldu nahi zen, modu horretan Errusiaren hornikuntza errazteko.

Gainera, turkiarren porrotak Bulgaria aliatuekin batzera animatuko zuela espero zen.

1915eko apirilean britainiarrek eta frantziarrek osatutako talde espedizionario batek Dardaneloetako itsasartean lur hartu zuen, turkiar inperioaren bihotzean hain zuzen ere.

Hasieran arrakasta batzuk erdietsi zituzten arren, zenbait hilabete iraun zuen ofentsiba ustelaren ondoren, abenduan euren indarrak berriro ontziratu eta bertan behera laga behar izan zuten Turkia, ezerezean utzita berau errendiarazteko asmoa.

Urtearen hondarretan guztiz erretiratu zirenerako, etsaien erasoen eta gaixotasunen eraginez gorriak ikusi zituen talde espedizionario horrek.

Dardaneloetako porrotaren zergatiak azaltzerakoan iritzi kontrajarriak azaldu dira.

Churchillek horretan izan zuen erantzukizun mailari dagokionez ere ez dago adostasunik.

Berrogei mila gizon inguru hil ziren bertan, eta kolpe latza izan zen aliatuentzat.